lunes, 27 de octubre de 2008

NOLA GARBITU HORTZAK



Nola eskuilatu hortzak, urratsez urrats.
Egokiena, hortzak otordu bakoitzaren ostean eskuilatzea da, afari ondoan, batez ere. Lo gautzala, guruinek listu gutxiago ekoizten dute eta hortzek babes ahulagoa daukate, mikrobioen aurrean. Mugimendu labur eta leunez osatuko da eskuilatze zuzena, hobi-ertzak, atzealdeko hagin urrunak eta buxadura, koroa eta bestelako konpontze-lanen inguruko aldeak bereziki artatuz. Egin ditzagun urrats hauek:

1. Goi eta behealdeko hortzen kanpoaldeko azalerak garbitu behar dira, lehenik, eskuila gora eta behera eraginez. Horretarako, eskuila hobi-ertzaren kontra 45º okertu eta ertz horretatik aurrerantz ekarri behar da, presio txikia eraginez.
2. Goi eta behealdeko hortzen barnealdeko azalerak garbitu behar dira ondoren, aurreko urratsean baliaturiko mugimendu eta angelu berberak errepikatuz. Hauxe da gehien baztertu ohi den garbiketa eta garrantzi handienekoa, beraz.
3. Eskuila atzeraka labur-labur higituz, hortz eta haginen murtxikatze-azalerak igurtzi behar dira, hurrena.
4. Igurtzi haginak mugimendu biribiletan, bertan legokeen zeinahi elikagai edo mikrobioren arrastoak askatzeko. Bai murtxikatzeko azalera, bai barne zein kanpoaldeak eskuilatu behar dira.
5. Hortz tarteetan legokeen elikagai hondakin oro bertatik erauzteko hortz-haria baliatu behar da, bertaraino eskuila heltzen ez bada. Ebaki hari mutur bat, bildu muturrak hatz banatan eta sartu, tenk, hortz tarteetan. Jarraiki hortzen kurbei, zeta gora eta behera higituz, hobiraino iritsi arte. Ibili kontuz, hobia ez kaltetzeko.
6. Igurtzi mingaina goxo-goxo eskuilarekin, bakterioak bertatik suntsitzeko eta arnas freskoagoa izateko.
7. Elixir batekin amaituz gero, garbitze lana harik eta zorrotzagoa izango da.

dieta osaungarria

Zein irizpidek dute lehentasuna haurtzaroan eta nerabezaroan elikadura osasuntsua izateko?, Zer uste duzu gaur egun opilak, litxarreriak eta abar jateko dagoen ohituraren inguruan?, Zenbateraino izan daitezke haurraren organismoarentzako kaltegarri?Haurtzaroan elikadura osasuntsua izateko, familia nola elikatzen den ikusi behar da. Elikadura osagarria sartzeko arau orokor batzuk baldin badaude ere, horiek asko aldatzen dira aztertzen dugun geografiaren eta kulturaren arabera. 6 eta 18 hilabete artean, haurra soilik esnea hartzetik pertsona helduak jaten duen antzeko janaria jatera pasatzen da, gutxiago bada ere. Hasieran, familia guztiek nahiko ondo betetzen dituzte pediatrak asteko menua egiterakoan jarritako jarraibideak. Baina bularreko haurra familiako dieta hartzen hasten denean, dieta hori gurearen antzekoa izaten da. Familiaren dieta osasuntsua eta mota askotakoa bada, gure seme-alabena ere halakoa izango da. Ondorengo piramidean ikus dezakegu zer den dieta osasuntsua eta orekatua:


DIETA OSASUNGARRIAREN PIRAMIDEA


Taula honetan aste batean egindako janariak apuntatu.


LISERIKETAREN ORGANOAK

Gizakiaren kasuan, organo nagusiak honakoak dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.

Ahoa: Aho barruan hainbat atal daude disgestioa ondo egiteko:
Mihia: muskulu mugikor bat da. Mugituz, janaria alde batetik bestera eramaten du. Bertan dazta-papilak daude; hauen bidez gozoa, mikatza, garratza eta gazia zaporeak dasta daitezke.
Hortzak.
Faringea: ORLko eremukoa da halaber, ondoan daukan laringea den bezala.
Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen eraztun gihartsuez osaturiko hodia da. Eraztunen mugimenduek elikadura urdailera bidaltzen dute.
Urdaila: Litro eta erdiko edukiera duen zakutxo baten antza du.Urdailaren sarrerari kardia deitzen zaio eta irteerari piloroa.
Heste meharra: Urdailaren bukaeran heste meharra hasten da.7 metro inguru neurtzen du. Bere paretek heste-bildoxkak izeneko konkor batzuk dituzte. Odol basoak bertaraino iristen dira.
Heste lodia: Luzeeran metro inguru neurtzen du eta zabalera 7 cm.
Uzkia: Kanporatze hodia da.

liseriketa aparatua



Digestio-aparatuko organoak:
1: Listu guruinak
2: Parotidak
3: Masailezurpekoak
4: Mihipekoak
5: Ahoa
6: Faringea
7: Mihia
8: Hestegorria
9: Pankrea
10: Urdaila
11: Pankrea hodia
12: Gibela
13: Behazun xixkua
14: Duodenoa
15: Behazun hodia
16: Heste lodia
17: Zeharkako kolona
18: Goranzko kolona
19: Beheranzko kolona
20: Ileona (Heste meharra)
21: Heste itsua
22: Apendizea
23: Ondestea
24: Uzkia

Umeentzako sukaldaritza klaseak

Peruko ume sukaldariak