Zenbat aldiz esan digute zer jan behar dugun osasuntsu egoteko? Zenbat aldiz azaldu zaigu gizentasuna kontzeptua prentsan? Argi dago, garrantzi handia ematen zaiola elikadurari eta gorputza osasuntsu mantentzeari, esaten dutenez, jaten duguna baikara.
Askotan, dieta onuragarri baten bila gabiltzala, bat baino gehiago aurkitzen ditugu. Aditu bakoitzak berea ematen digu, besteengandik ezberdina izango dena. Pertsona bati, bere izaera, ohitura eta bizi-baldintzen arabera, elikagai jakin batzuk komeniko zaizkio eta beste batzuei, ordea, beste batzuk. Horregatik, ezinbestekoa da, dieta bat jarraitzekotan, adituengana jotzea. Hala ere, komunak diren iradokizunak badaude. Hona hemen horietako batzuk:
Egunero bapo gosaldu eta gutxi afaldu.
Fruta eta barazkiak jan.
Jaki freskoak kontsumitu.
Aurrekoak hamaika aldiz entzun ditugun arren, noizean behin alde batera uzten ditugu, gehienetan gure bizitzan daramagun estresa dela eta. Aipatzekoa da, bederen, erosten ditugun elikagaien etiketei erreparatzea ezinbestekoa dela, baina kontuan hartu behar da askotan informazioa manipulatuta egoten dela. Hortaz, elikagai freskoak jatean, honetaz guztiaz libratzen gara.
Amaitzeko, gorputzaren mantenua ondo bideratzeaz gain, funtsezkoa da edozein kirol egitea; horrela baino ez dugu lortuko gure gorputza osasuntsu mantentzea.
domingo, 23 de noviembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario